Blog de UnaiRenteriaEHU

Albiko lana

     Poriektuaren oinarrizko ideia, espazioa eta honen pertzepzioa aldatzean datza. Honetarako, zirkuluerdi forma duen erainkuntza honen fatxa bertikala ispilu efektudun materialez estaltzea erabaki da. 

     Efektu honekin egungo katedrala desagerrarazi eta hiria (modu birtual batean) hedatu nahi da. Gainera, ideia bera jarraituz, katedralarekin topo egiterakoan antzinako ezustekoa (eraikinak katedralari atxikita zeudenekoa) bilatu nahi da.

     Espazioaren lanketari dagokionez, eraikinaren eboluzioaren ondorio diren espazio ezberdinak sortuko dira. Posizio denetan berdin jarraituko duen pieza bakarra eraikinaren estalki modura lan egingo duen armaildun anfiteatroa izango da. Bestalde, fatxadaren mungimenduaren ondorioz hiru posizio nagusi izango ditu eraikinak, eta ondorioz espazio publikoak.

     1_Itxita

     Eraikinaren fatxada nagusia itxita dagoenean izango da aipatutako ispilu efektua eraginkorren. Honela, barrualdean espazioa pribatuak sortuko dira (erakusketak, azokak, ... ).

     Kanpoaldeari dagokionez, imagina daitezkeen erabilera denak izango ditu armaildun guneak: kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, ...


     2_Gorantz irekia

     Eraikinaren ispilidun fatxada gorantz desplazatzen denean, barruko espazio pribatua kanpoko espazio publikora hedatuko da. Honela, ekitaldi handiagoak ere prestatu ahal izango dira beharrezko den espazio dena plazatik hartuz.

    Anfiteatroari dagokionez, lehengo posizio bereko erabilerak izango ditu.


     3_Alboetara irekita

     Azken kasu honetan, lehen adibidetik abiatzen den mugimendu horizontal batek espazio ezberdinak sortuko ditu kanpoaldean. Eraikinaren fatxada mugikorrak katedrala besarkatu modura egingo du, kasu honetan ere, espazio pribatua plazarantz irekiz eta gainera, anfiteatroaren alde bietan gune semipribatu berriak sortuz.


                                     


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: