Blog de UnaiRenteriaEHU

Zaldibiko proiektuaren gaia

Gure taldeari desplazamenduen gaiari buruz hausnartzea egokitu zitzaion. Honen diagnostiko nagusia hurrengoa zen:

"Autoaren asmakuntzak eta gaur egun duen garrantziak herritik kanpo ekintzak gauzatzeko erraztasuna ekarri du. Ondorioz, herria egunean zehar hutsa geratzen ari da."

Hau ikusirik, helburu nagusi bezala bizikletaren erabilera bultzatzea hautatu zuen talde honek, bai eta herriko komertzioaren sustapena. Guzti hau bidegorri eta kale motelak eraikiz edo proiektatuz egin ahalko litzateke.

Diagnostiko hau ikusirik, gure taldeak bizikletak eta honen erabilpenaren bultzatzea ekartzen dituen abantailez baliatzea pentsatu zuen. Diputazioak Gipuzkoako herri guztiak garraio publiko eta bidegorrien bidez lotzeko duen proiektua ikusirik, Zaldibin bidegorri den "korridore erraldoi" honen geltoki bezalako bat izan daiteke, bide hau administratu, gestionatu, alberge, geldiune, ... izan daitekeena. Horrela, turismo mota honek herri txiki batean izan dezakeen erreperkusioa zein nolakoa izan daitekeen aztertu dezake arkitektura proiektu hau.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: